XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sastagaiaz bihotza erdibitu zion ezezagunak.

Kontu hori esan zuen kazetariak hobe zenuke ikazkinei kontatzea, fedea erroturik daramate eta.

Zeinek kondatua ote den esango al diguzu: hilotzak ala espainiarrak?.

Jauna erantzun zuen zerga-biltzaileak neuk sorosi nion Bégari, handik bost egun gerora ikaragarrizko oinaze latzen artean, azken hatsa iraungi zitzion.

Hori, halere ez da dena.

Fernando VIIa bere tronuan berrezarri asmotan eraturiko espedizioan, Españan kargu bat bete nezan izendatu ninduten eta Jainkoari esker ez nintzen Tours baino areago urrundu, Sancerres-eko zergen aiduru geratu beharra suertatu zitzaidan eta.

Abiatzearen egun bezperan, madame Listomere-k eskeini zuen dantza-festa batean kausitu nintzen, bertara era berean, hainbat espainiar huren handi etorria omen zen.

Ecorté-aren mahaitik baztertzean, Españako nobleetako batekin erreparatu nintzen, atzerriraturiko afrantzesatua, hamabost egun lehenago Turena-tik iritsia zena.

Berandutu egin zen festara, mundu zabalera egingo zuen lehen agerpen hartara, eta gela eta saloi handietan zehar ibili zen emaztea, eskubiko besoa zeharo mugiezindurik honek, alboan zeramala.

Ixil-ixilean bikoteari pasabidea uztearren alde batera baztertu ginenean, nolabaiteko zirrara sentitu genuen denok.

Murillo-ren koadro bizidun bat imajina ezazue:(...).